Kontratazio Baldintza Orokor hauek (hemendik aurrera Baldintza Orokorrak) Berrio-Otxoa ikastetxeak bere webgunean, www.denda.berriotxoa.eus, erreserbak egiteko eskuragarri dituen inprimakien bidez sortzen den Berrio Otxoa ikastetxea eta erabiltzaile edo bezeroaren arteko negozio-harremana arautzen dute.

Berrio-Otxoa ikastetxearen web bidezko kontratazioak baldintza hauek onartzea dakar; baita Berrio-Otxoa Ikastetxearen web orrialdean nabigatzeko ezarritako baldintzak ere. Egoera bakoitzean aplikagarriak diren gai honen inguruko arau legalak baztertu gabe, baldintza hauek aplikagarriak izango dira.

Berrio-Otxoa ikastetxeak Baldintza Orokorretan egokitzat jotzen duen edozein aldaketa, abisatu gabe, egiteko eskubidea gordetzen du. Aldaketa horiek beren web bidez egin ahal izango dira. Web orrian argitaraturik dirauten bitartean eta hauek ordezkatzeko beste batzuk sortu arte, derrigorrez bete beharko dira. Hala ere, Berrio-Otxoa ikastetxeak egokia jotzen duen kasuetan, garaiz nahiz era egokian iragartzen duelarik, Baldintza Orokorren aurrean

Informazio hau arretaz irakurri:

  1. Ordainketa erak.
  2. Prezioen zerrenda.
  3. Izakinak.
  4. Bidalketa.
  5. Itzulketak eta bermea..
  6. Legeria aplikagarria.

ORDAINKETA ERAK

BANKU-KONTUAN SARRERA / BANKU TRANSFERENTZIA BIDEZ.

Eskabidea berretsi eta bukatzean, kontu-zenbakia eta eskabidearen gainerako datuak jakinaraziko zaizkizu mezu elektroniko baten bidez.
Gaian eskabide-zenbakia adierazi beharko duzu, baita zure izen-abizenak ere. Eskabidea baliozkotzeko, hori egin eta hurrengo 3 egunetan ordaindu beharko duzu; bestela, eskabidea bertan behera utziko da.

Banketxeak transferentzia egin dela berretsi arte, eskabidea ez da eraginkorra izango. Edozelan ere, eskabideen izapideak erraz egiteko eta banketxeak jakinarazitako informazioa egiaztatzeko, mesedez, bidali liburudenda@berrio-otxoaikastetxea.com helbide elektronikora transferentziaren egiaztagiria.

KREDITU/ZORDUNKETA TXARTELA.

Eskabidea berretsi ondoren, CAIXABANK bankuaren ordainketa-pasabide segurura eramango zaitu.

denda.berriotxoa.eus webgunean egindako salerosketak % 100 seguruak dira CAIXABANK bankuaren banku-pasabidean egiten baitira.

Zure kreditu-txartelaren datuak ez dira datu-basetan erregistratuko, bankuaren saltokiko terminalean zuzenean sartzen dituzulako.

Halaber, jakinarazten dizugu kreditu-txartelen jabeei segurtasun handiagoa ematearren, gure ordainketa-pasabideari Merkataritza Elektroniko Segurua izeneko ordainketa seguruaren sistema gehitu diogula. Hortaz, txartel babestu baten jabea bazara, VISA edo MASTERCARD txartelen bidez ordaindu ahal izango duzu beti gure dendan. Kodea txartelaren atzealdean agertzen da, baina hori erabili aurretik, zure bankuari eskatu beharko diozu txartela babestea.

Igo

PREZIOEN ZERRENDA

Produktuen zerrendan agertzen diren prezio guztiek %4 (liburuek) eta % 21eko BEZ-a barne hartzen dute.

Berrio-Otxoa ikastetxeak web-orrian agertzen diren prezioak berrikusi eta aldatzeko eskubidea gordetzen du, baldin eta baldintzek hala eskatzen badute.

Eskabide batean produktuen prezioan akatsik egotekotan, Berrio-Otxoa ikastetxeak eskabide hori bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du. Eskabidea ordainduta badago, Berrio-Otxoa ikastetxeak dirua itzuliko dio bezeroari.

IZAKINAK

Produktuaren xehetasunak ikustean, produktu horren izakinak dauden ikusi ahal izango duzu. Ez badago, ezin izango da produktua erosi.

Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuak web-orrien bidez eskaintzen dituen produktuen eskuragarritasuna bezeroen eskariaren arabera alda daiteke. Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuak izakinak aldizka eguneratzen baditu ere, gerta daiteke bezeroak eskatzen duen produktua agortuta egotea. Horrela bada, Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuak mezu elektroniko bat bidaliko dio bezeroari eskabidea ezin dela egin jakinarazteko.

Igo

IZAKINAK

Produktuaren xehetasunak ikustean, produktu horren izakinak dauden ikusi ahal izango duzu. Ez badago, ezin izango da produktua erosi.

Berrio-Otxoa ikastetxeak web-orrien bidez eskaintzen dituen produktuen eskuragarritasuna alda dezake bezeroen eskariaren arabera. Berrio-Otxoa ikastetxeak izakinak aldizka eguneratzen baditu ere, gerta daiteke bezeroak eskatzen duen produktua agortuta egotea. Horrela bada, Berrio-Otxoa ikastetxeak mezu elektroniko bat bidaliko dio bezeroari eskabidea ezin dela egin jakinarazteko.

Igo

BIDALKETA

Ez da produktuen bidalketa egiten. Produktu guztiak eskolan emango dira.

Igo

ITZULKETAK ETA BERMEA

Indarrean dagoen legearen arabera, erositako artikuluak arazoren bat duela egiaztatu ondoren hau hartutako egunetik 7 eguneko epea daukazu. Ohiko egoeretan, jatorrizko bilgarrian, erabili delako seinalerik gabe eta produktuak arazo bat duela egiaztaturik, alegia; itzulitako salgaiak onartu egingo dira. Salgai itzulia jaso eta hurrengo 30 eguneko epean gehienez itzuliko zaizu dirua.

Salgai edo bidalketarekin arazorik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta konponbiderik arinena eta eraginkorrena aurkitzen saiatuko gara.

Ez dago salgaiak itzultzerik jatorrizko bilgarrian ez badaude, ireki badira edota hondaturik badaude, egiaztaturiko arazo bat izan ezik.

Igo

6. LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA

Gure webean adierazitako erabilera, pribatutasun eta salmenta-baldintza hauek, Espainian gai horren inguruan indarrean dagoen legeriaren arabera interpretatuko dira, eta horietan aurreikusi ez den guztian hura aplikatuko da modu subsidiarioan (batez ere, 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa).

Berrio-Otxoa ikastetxearen webguneari buruzko kontu guztiak Espainiako Legeen arabera arautzen dira eta Bilboko epaitegi eta auzitegien jurisdikziopean daude, erabiltzaileak beste edozein foruri berariaz uko egiten diola.

Igo