ERABILTZAILEA ETA HORREN ERANTZUKIZUNAK

Berrio-Otxoa ikastetxeren "denda.berriotxoa.eus" webgunetik nabigazioa, sarrera eta erabilerak erabiltzaile izaera ematen du. Izaera horren arabera web-orrian nabigazioa eta hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen dira, legez bete beharreko arautegiak betetzeari utzi gabe.

Berrio-Otxoa ikastetxearen web-orriek informazio, zerbitzu eta datu anitz ematen dituzte. Erabiltzaileak web-orriak egokiro erabiliko dituelako erantzukizuna bere gain hartzen du. Erantzukizun horrek, alde hauek barne hartuko ditu:

  • Berrio-Otxoa ikastetxearen inprimakietan webguneen edukiak edo zerbitzuak atzitzeko erabiltzaileak eman dituen informazioen egiazkotasuna eta zilegitasuna.
  • Inprimaki horiek betetzean erabiltzaileak lortu dituen sarbide-gakoen erabilera.
  • Berrio-Otxoa ikastetxeak eskainitako informazio, zerbitzu eta datuen erabilera egokia, inolaz ere, hirugarrenen eskubideei edo webgunearen funtzionamenduari kalte egin gabe.

ESTEKEI BURUZKO POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNIK EZA

Berrio-Otxoa ikastetxeak hirugarrenen webguneetara sartzeko estekak txerta ditzake; baina ez da, inolaz ere, webgunearen esteken bidez erabiltzaileak atzi ditzakeen sareko beste orrialde batzuen erantzulea izango eta ez du horien edukia aztertuko edo horien edukia kontrolatuko.

Halaber, Berrio-Otxoa ikastetxeak ez ditu bermatuko esteken bidez atzi daitezkeen eta bereak ez diren web-orrien erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.

Berrio-Otxoa ikastetxeak adierazten du webgunearen erabiltzaileei web-orrietatik nabigatzearen ondorioz gerta dakizkiekeen kalteak saihesteko neurri guztiak hartu dituela. Hortaz, Berrio-Otxoa ikastetxea ez da, inolaz ere, Interneten nabigatzeagatik erabiltzaileari gerta dakizkiokeen kalteen erantzulea izango.

Berrio-Otxoa ikastetxea ez da webgunearen zerbitzua erabiltzen den bitartean edo lehenago horren etenaldiak, ezeztapenak, instalazioak edo eteteak sortzen dituzten telekomunikazio-sareen hutsegite edo deskonexioen ondorioz gerta daitekeen edozein kalte-galeren erantzulea izango.

denda.berriotxoa.eus webgunean sartzeak ez dakar enpresak birusik edo beste elementu informatiko kaltegarririk dagoen kontrolatzeko beharra. Edozelan ere, Erabiltzaileari dagokio programa informatiko kaltegarriak antzeman eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea.

Berrio-Otxoa ikastetxea ez da, web-gunearen zerbitzua ematen den bitartean, erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipamendu informatikoetan, agiri edota fitxategietan gerta daitezkeen kalteen erantzulea izango.

ALDAKETAK

Berrio-Otxoa ikastetxeak, aldez aurretik jakinarazi gabe, webgunearen edukian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du; bai webgunearen edukiei bai erabilera-baldintzei edo kontratatzeko baldintza orokorrei dagokiena.

Aldaketa horiek webgunearen bidez egin daitezke, zuzenbidean onesgarria den edozein modutan, eta webgunean argitaratuta dauden denboraldian bete beharko dira ondorengoek aldatzen ez dituzten arte.

ZERBITZUAK INTERNET BIDEZ KONTRATATZEA

"denda.berriotxoa.eus" webgunearen eduki batzuk Internet bidez kontrata daitezke. Eduki horiek erabiltzeko, Berrio-Otxoa ikastetxeak horretarako ezarri dituen baldintza orokorrak irakurri eta onartu beharko dira.

JABETZA INTELEKTUALA

Berrio-Otxoa ikastetxeari dagozkio web-orrietako testu, irudi zein aurkezpen eta muntaiak egiteko baliabide zein modu guztien ondoriozko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak. Hortaz, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira, eta alor horren gaineko Espainiako araudia nahiz Europako Erkidegokoa aplikatuko zaizkie, baita gai horren gaineko eta Espainiak sinatutako nazioarteko itunak ere.

Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualari buruzko Legea betetze aldera, espresuki debekatzen da, Berrio-Otxoa Ikastetxeak berariazko baimena eman ezean, bere web-orrien edukia osorik edo zatika kopiatu, banatu, jendaurrean jakinarazi eta erabiltzea.

ADINGABEENTZAKO OHARRA

13 urtetik beherakoek gurasoen, tutorearen edo legezko ordezkariaren baimena eskatu eta lortu beharko dute webgunea atzitzeko edo BEZERO/ERABILTZAILE gisa alta hartzeko, zerbitzuak kontratatzeko edo webgune honetan eskainitako zerbitzuekin loturiko kontrol-paneletara edo administrazio-paneletara sartzeko. Debekatuta dago, hortaz, baimendu gabeko adingabeek ataria atzitu eta erabiltzea.

Berrio-Otxoa ikastetxeak adingabeak beren ardurapean dituzten adin nagusiko erabiltzaileei gogorarazten die, adingabeentzat zein zerbitzu edota eduki egokia ala desegokia den zehaztea beraiei bakarrik dagokiela.

Halaber, Berrio-Otxoa ikastetxeak gogorarazten du eduki eta zerbitzu jakin batzuk atzitzea iragazi eta blokeatzen dituzten programa informatikoak badaudela, gurasoek edo tutoreek tutoretzapekoek zein eduki eta zerbitzu erabil dezaketen erabaki dezaten.

AKZIO LEGALAK, LEGEGINTZA APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA

Berrio-Otxoa ikastetxeak, halaber, bere web-orriak eta edukiak behar ez bezala erabiltzeagatik edo hemen adierazitako baldintzak ez betetzeagatik, egoki deritzon akzio zibilak edo penalak aurkezteko ahalmena erreserbatzen du.

Erabiltzailearen eta Berrio-Otxoa ikastetxearen arteko harremana, Espainian indarrean dagoen arautegiaren arabera arautuko da. Erabiltzailearen eta Berrio-Otxoa ikastetxearen artean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko eskumena Bilboko epaitegiek edo auzitegiek izango dute.